Egun on ekipo!!!
Oso ondo hasi zarete Blog-aren proiektu honekin, baina pare bat gauza esan nahi dizkizuet. Hainbat blog-en izenak oso inpartzialak, edo hotzak iruditzen zaizkit, eta FILOSOFIA eta HERRITARTASUNA ikasgaiarekin zerikusia duela jakinik, izena aldatzeko proposatzen dizuet. Adibide gisa, Greziako mitologiara jo dezakezue....izen polit asko topatuko dituzue.
Bestalde, ez ahaztu idazteko aukeratzen duzuen gaia, gure ikasgaiarekin zerikusia izan behar duela, ETIKA, MORALA, GIZA ESKUBIDEEN URRAKETA...
Badakit ez zaizuela ahazten , baina datorren astean, EMAKUMEAREN nazioarteko eguna ospatuko dugu, gai polita dela iruditzen zait, eta hainbat ikuspuntu desberdinetatik ikutu daitekeela gainera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina