2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

Zuek zarete protagonistak!!!


Ea ba gaur ere lan bikaina burutzen duzuen!!!

EGUN ON!!!

Egun on  ekipo!!!
Oso ondo hasi zarete  Blog-aren proiektu  honekin, baina   pare bat gauza  esan nahi dizkizuet. Hainbat blog-en  izenak  oso  inpartzialak, edo hotzak  iruditzen zaizkit, eta  FILOSOFIA eta HERRITARTASUNA ikasgaiarekin  zerikusia duela jakinik,  izena aldatzeko proposatzen dizuet. Adibide gisa,  Greziako  mitologiara jo dezakezue....izen polit asko topatuko dituzue.

Bestalde, ez ahaztu  idazteko aukeratzen duzuen gaia, gure ikasgaiarekin  zerikusia izan behar duela, ETIKA, MORALA,  GIZA ESKUBIDEEN URRAKETA...
Badakit ez zaizuela ahazten , baina datorren astean,  EMAKUMEAREN nazioarteko eguna ospatuko dugu, gai polita dela iruditzen zait, eta hainbat ikuspuntu desberdinetatik ikutu daitekeela gainera.




2016(e)ko otsailaren 21(a), igandea

AITZAKIA besterik ez!!!

Blog-a  sortzea aitzakia  besterik ez 
Euskal Herri mailan,  edo mundu mailan gertatzen denaren  berri jaso behar dugu. Taldean adostu zeri buruz ikertuko den, eta azkenik  blog-ean  argitaratu.  FILOSOFIA ikasgaian  lantzen ari garen  gaiekin zerikusia  duten berriak  jasoko ditugu.  

  • Giza eskubideen urraketa
  • Etika eta Morala
  • Askatasuna
  • Politika
  • Bizikidetza
  • ... 

 Eta  azkenik, gure ikaskideek argitaratu dituzten  artikuluak iruzkindu ahalko ditugu.

ANIMO!!!



Aste honetan hasiko zarete  zuen BLOG-a  diseinatzen.  Benetako erronka  bat da. Ziur  lan bikaina burutzen dugula  denon artean.  ANIMO!!!

2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

AUSARTZEN AL ZARA?

EBALUAZIO HONETARAKO ERRONKA BAT


Batxilergo  1eko ikasleekin BLOG-ak sortu,  eta bertan  gure lanak argitaratuko ditugu. Ea zer iruditzen zaizuen!